ELORRIO. HARRIA ETA TALADRINA
2022. urtean, Elorriok burdinarekin eta industriarekin izan duen lotura historikoa jasotzen duen “Harria eta Taladrina” aldizkariaren ibilbideari ekin zion.
Aldizkari honek industria ondarea ezagutaraztea eta zabaltzea du helburu, modu dibulgatiboan, inklusiboan, zeharka eta genero-ikuspegia kontuan hartuta.
Elorrioko industria ondarea ikusteko, ulertzeko eta hautemateko beste modu bat islatzea lortu da, beti ere genero ikuspegia lehenetsiz.
Zuzeneko testigantzek, ikerketa-lanek, argazki-galeriek eta hainbat bitxikeriek ematen diote forma “Harria eta taladrina” argitalpenei.
Iada lau urte igaro dira lan sakon eta mamitsu honi hasiera eman zitzaiola eta aurten, 2025.urtean, azkenengo bi aleak publikatuko dira. Guztira 10 ale izango dira publikatutakoak, non burdinaren laborantzatik, Elorrioko trenbidea edota Industria-kultura ondare gisa landu izan diren.
Antzeko Artikuluak
Korrika 2026
Korrika AEKk antolatutako euskararen aldeko lasterketa da. Euskal Herri osoa zeharkatzen du eta bi helburu dauzka: alde batetik, euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea, eta, bestetik, AEKren euskara zentroetan lan hori egunero egiteko dirua biltzea.1980an Oñati...
Santa closed
Estatu Batuetatik hartutako beste tradizio bat da black Friday deritzoguna, gabonetako erosketen denboraldiaren hasiera ez ofiziala markatzen duen ekitaldi komertziala da hau.Ostiral Beltza" terminoa 1960ko hamarkadan sortu zen Filadelfian. Polizia-agenteek Gabonetako...
Elorrioko diaspora
Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.Orain, XXI. mendean, eta...