Sortzez Garbiaren
Basilika

Hiribilduko ondare artistikoko monumentu aipagarriena da, baita Euskadi osoko arkitektura erlijioso errenazentistako bikainenetakoa ere.

Herriko ondare artistikoko monumenturik nabarmenena da, eta, aldi berean. Euskal Herriko Errenazimentu aldiko erlijiozko arkitekturan gehien gailentzen denetako bat ere bai. Bereziki nabermentzen dira eraikinaren tamaina (ia 50 metroko luzera eta 25 metroko zabalera), eraikina egiteko lanaren kalitatea eta altzarien aberastasuna. Emaitza nahiko homogeneoa da, nahiz eta historia luze eta konplexukoa izan.

GARAPEN HISTORIKOA

Oro har, hiru etapa bereizi behar dira Basilikaren garapen historikoan:

Etapa gotikoa: 1464an hasi eta 1530ean amaitu zen, eta bere jatorriarekin zein hasierako proposamenarekin bat dator. Gutxien ezagutzen dena da, eta epealdi honen amaierakoak dira portada biak, bai eta plazara begira dagoen iparraldeko arkupea ere.

Etapa errenazentista: 1530ean hasi eta 1620an amaitu zen, eta, bertan, eraikinaren funtsezko elementuak zehaztu ziren. Hormak amaitu, leihateak ireki, izugarrizko zutabeak eraiki eta gangak itxi ziren.

Etapa barrokoa: 1620an hasi eta 1767an amaitu zen. Bertan, eraikinaren zenbait osagarri egin ziren; esate baterako, korua edo kanpandorrearen goiko aldea eta sakristia, baina, batez ere, fase honetan oso garrantzitsua izan zen tenpluko altzariak jartzeko zeregina, aulkiak eta bederatzi erretaulak ordukoak dira-eta.

Ondoren, San Balentin Berrio-Otxoaren mausoleo-aldarea egin zen XX. mendearen hasieran.

AMARI IDATZITAKO GUTUNAK

Etxetik eta familiatik urrun egon zenean, amari euskaraz idatzi zion etengabe. Horri esker, 1840an euskaraz idatzitako agiriak ditugu, eta, bertan, Elorrioko berezko euskara agertzen da, baita bere hizkuntza-ezaugarri bereizgarriak ere. Gutun horietako bat erretaularen alboko horman dago jarrita.

Gutun horietan, oso berezia zuen umore-sena antzematen da; esate baterako, amari berari lastozko teilatua, lurrezko hormak eta kanaberazko ateak dituen “jauregi zoragarrian” bizi dela diotsonean.

Sortzez Garbiaren Basilika Elorrio

ALTZARIAK

Gaur egun Basilikan dauden erretaula guztiak barrokoak dira, zaharragoa den irudiren bat badago ere; esate baterako, 1520. urte inguruan egindako Gurutzatuaren taila gotiko berantiarra, edo ikonografia bereko beste irudi bat. Azken hori, gainera, oinetan tibia gurutzatuak dituen gurutze begitsuaren gainean dago jarrita, eta Errenazimenduko lehenengo fasekoa da.

Dena dela, inolako zalantzarik gabe, erretaula bikainenak presbiteriokoak dira: nagusia eta alboetako biak, hau da, San Migelen eta San Pedroren omenezkoak. Izan ere, benetan multzo ikusgarria osatzen dute, Bizkaia osoko barroko-rokokoko bikainetakoa, alegia. Bere eraikuntzaren historia luzea bezain konplexua den arren, erretaula rokokoa bikaina da benetan. Oinplanoa mugitua dauka, ia-ia absidean “txertatuta”, eta oso-osorik okupatzen du altzariak, hiru kale eta bi gorputzen bidez.

 

Era berean, erakustoki-tenpletea ere aipatu beharra dago. Mahats-hostoak eta galburuak dituzten aingeruak ditu inguruan; eta bertute teologalak, goiko aldean (karitatea, ezkerretara; itxaropena, eskuinetara; eta fedea, gailurrean). Ikonografiaren osagarri, dozena erdi apostolu agertzen dira; eta, oskolean, San Juan Bataiatzailea bere bildotsarekin, San Joakin, eta Santa Ana. Bestetik, Gabriel goiaingerua, Zaintzako aingerua eta Betiereko Aita daude goi-goian. Azken horiek (Ontañónena ere baden bataiatzailea izan ezik) Juan de Munar eskulturagileak egin zituen.

Monolitoa

Elizaren atzeko aldera joanez gero, Monolito bat ikusi ahalko duzu.

Jose Luis Valenciagak brontzean egindako monumentua da.

Diseinua, ordea, Matilde Roca de Togoresek egin zuen.

1988. urtean jarri zuten bertan, Berrio-Otxoa kanonizatu egin zutela ospatzeko, elizaren atzeko lursaila urbanizatzeko lanak egin ostean.

ALDARE MAUSOLEOA

Basilikako altzariak are gehiago aberastu ziren XX. mendearen hasieran, elementu berri bezain bereizgarria egin zutenean: San Inaziorekin batera Bizkaiko zaindari santua den San Balentin Berrio-Otxoaren mausoleo-aldarea. San Balentin Elorrion jaio zen, eta bere gorpuzkiak 1886an iritsi ziren jaioterrira.

1906an, dohatsu aitortu zutenean, Bizkaiko Aldundiak mausoleo-aldare hori egiteko lehiaketarako deia egin zuen, eta Manuel María de Smith Ibarrak eta Marcelino de Arrupek aurkeztutako proiektuak irabazi zuen. Gero, Parisko “Fachinna y Maumejean” enpresak egin zuen. Mosaiko ikusgarrian, 1861ean Tonkinen gertatutako bere martirioa dago irudikatuta. Lan bikaina da benetan, bere tamainagatik eta arkitektura exotikoagatik. Hain zuzen ere, urre-koloreko teilatu goratuek ekialdeko tenpluak dakarzkigute gogora. Era berean, edertasunez apaindutako elefante-buruak dituen dekorazioa ere nabarmendu beharra dago.

Berrio-Otxoaren hezurrak goiko aldean dagoen metalezko kutxatilan daude gordeta. Santuaren irudi etzana, ostera, geroagokoa da, 1925ekoa, alegia.

elorria

Informazioa Zabalduz…

Elorrioko Giraldatxoa

TESTUA: R. Becerro de Bengoa

Gaztelaniaz soilik

Basilikari buruzko fitxa

ITURRIA: Bizkaiko Foru Aldundia eta Elorrioko Udala

Elorrio

Borobildu zure bisita

BISITA GIDATUA

Sortzez Garbiaren Basilika ezagutzeko bisita gidatua

Bisita gidatuak Elorrio Visitas guiadas

BERRIO-OTXOA IBILDIDEA

Berrio-Otxoako San Balentineri buruzko ibilbidea Elorrion zehar

Berrio Otxoa Ibilbidea
gurutzeen bidaia cruceros elorrio

GURUTZEEN BIDAIA

Elorrio ezagutu gurutzeak jarraituz

Argiñeta nekropolia

ARGIÑETAKO NEKROPOLIA

Hego Euskal Herriko hilobi multzo esanguratsuena.

elorria
logo-elorrio-turismo

UDAKO Ordutegia

Ekainaren 1etik - irailaren 15era

Astelehena: itxita
Asteartetik ostiralera:
10:30 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
Larunbata eta jai egunak:
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
Igandea: 10:00 - 14:00

TURISMO BULEGOA

Berrio-Otxoa kalea, 1
48230 Elorrio (Bizkaia)

SARE SOZIALAK

Turismo Etikoa Euskadi
×