Korrika 2026
Korrika AEKk antolatutako euskararen aldeko lasterketa da. Euskal Herri osoa zeharkatzen du eta bi helburu dauzka: alde batetik, euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea, eta, bestetik, AEKren euskara zentroetan lan hori egunero egiteko dirua biltzea.
1980an Oñati eta Bilbo artean egin zen KORRIKAren lehen edizioa, geroztik, euskararen aldeko ekitaldi garrantzitsuenetako bat bihurtu da, biltzen duen jende kopuruagatik. Dagoeneko 24 edizio egin dira azken 45 urteetan, eta 2026ko martxoaren 19an beste bat hasiko da, 11 egun eta 10 gauetan zehar 2.000 kilometro baino gehiago egingo dituena gure hizkuntzaren alde, inoiz gelditu gabe eta adin eta baldintza guztietako ehunka mila lagunen parte-hartzearekin.
Aurten Elorriotik martxoaren 28an pasatuko da gaueko 23:30ak aldera. Kalera irten eta euskaraern alde egiteko aukera paregabea izango da!
Antzeko Artikuluak
Santa closed
Estatu Batuetatik hartutako beste tradizio bat da black Friday deritzoguna, gabonetako erosketen denboraldiaren hasiera ez ofiziala markatzen duen ekitaldi komertziala da hau.Ostiral Beltza" terminoa 1960ko hamarkadan sortu zen Filadelfian. Polizia-agenteek Gabonetako...
Elorrioko diaspora
Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.Orain, XXI. mendean, eta...
Santa Ana komentuak 325 urte betetzen ditu.
XVII. mendearen amaieran sortu zen, Ermutik etorritako mojak hartzeko. Gaur egun, komentuan 10 moja daude; horietako bi bertakoak dira, eta beste zortziak Kenyarrak.Bere eguneroko errutina goizeko sei eta erdietan hasten da, mojak korura joaten direnean, arrosarioa...