Elorrioko diaspora
Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.
Orain, XXI. mendean, eta ibilbide luze horiek egiteko askoz erraztasun gehiagorekin, jende asko hurbiltzen da Elorrioko turismo bulegora arbasoei buruz gehiago jakin nahian.
Hilero, norbait hurbiltzen da turismo-bulegora beraien , jatorrizko baserria edo jauregia zein den galdetuz. Badira San Valentin de Berrio Otxoaren familiarekin harremanak dituztenak eta jaioterria ezagutzera datozenak. Baina badira Urkizu, Ibarra, Arriola… abizena dutenak ere, eta beren sustraiei eta arbasoen sorlekuei buruz gehiago jakin nahi dutenak.
Bisita hauek beti dira aberasgarriak, bai euren arbasoen lurra ezagutzera hurbiltzen diren familientzat eta baita guretzat ere, egun batean, edozein arrazoirengatik, emigratu behar izan zuten hiribilduko biztanleen historiaren ezagutza zabaldu dezakegulako
Antzeko Artikuluak
Santa closed
Estatu Batuetatik hartutako beste tradizio bat da black Friday deritzoguna, gabonetako erosketen denboraldiaren hasiera ez ofiziala markatzen duen ekitaldi komertziala da hau.Ostiral Beltza" terminoa 1960ko hamarkadan sortu zen Filadelfian. Polizia-agenteek Gabonetako...
Santa Ana komentuak 325 urte betetzen ditu.
XVII. mendearen amaieran sortu zen, Ermutik etorritako mojak hartzeko. Gaur egun, komentuan 10 moja daude; horietako bi bertakoak dira, eta beste zortziak Kenyarrak.Bere eguneroko errutina goizeko sei eta erdietan hasten da, mojak korura joaten direnean, arrosarioa...
Euskal bola jokoa
Elorrioko bolatokiak Argiñeta eta San Lorentzo landa-auzoetan daude, eta auzo horietako jaietan jokatzen dute. Argiñetakoak abuztuko lehenengo asteburuan egiten dira; eta San Lorentzokoak, abuztuaren 10ean, hau da, izar-euriaren edo perseida-euriaren egunean.Bizkaian,...