Euskal bola jokoa
Elorrioko bolatokiak Argiñeta eta San Lorentzo landa-auzoetan daude, eta auzo horietako jaietan jokatzen dute. Argiñetakoak abuztuko lehenengo asteburuan egiten dira; eta San Lorentzokoak, abuztuaren 10ean, hau da, izar-euriaren edo perseida-euriaren egunean.
Bizkaian, bola-jokoak goraldi handia izan zuen XIX. mendeko azken hamarkadetan eta XX. mendeko lehenengoetan. Garai hartan, auzoek bolatoki bana zuten ia-ia, eta, bertan, pitxerrean edaten ari ziren txakolinaren edo sagardoaren inguruko apustua egiten zuten. Pasaboloaren urrezko urteak izan ziren, gainera, erronka zein apustu ospetsuak egiten ziren Bizkaia eta Kantabriaren artean.
Bizkaian erroldatutako hamabost joko-modalitateen bilakaera oso desberdina izan da ezarpen-mailaren, jardueraren eta barruko antolamenduaren arabera. Elorrion, hiru txirloko modalitate arruntean jokatzen dute. Probintzia arteko modalitate federatua da, eta urteko ligako txapelketetan jokatzen da.
Jokalariak bi kiloko bola jaurtiko du, biraka, lurraren arrasetik, eta, irteerako oholean talka egin ondoren, irristaketa-pista zeharkatuko du kale-eremuan erori gabe. Bertan, hiru txirloak botatzea izango da azken helburua. Txirlo batekin beste txirlo bat botatzea ere balekoa izango da.
Antzeko Artikuluak
Korrika 2026
Korrika AEKk antolatutako euskararen aldeko lasterketa da. Euskal Herri osoa zeharkatzen du eta bi helburu dauzka: alde batetik, euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea, eta, bestetik, AEKren euskara zentroetan lan hori egunero egiteko dirua biltzea.1980an Oñati...
Santa closed
Estatu Batuetatik hartutako beste tradizio bat da black Friday deritzoguna, gabonetako erosketen denboraldiaren hasiera ez ofiziala markatzen duen ekitaldi komertziala da hau.Ostiral Beltza" terminoa 1960ko hamarkadan sortu zen Filadelfian. Polizia-agenteek Gabonetako...
Elorrioko diaspora
Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.Orain, XXI. mendean, eta...