ELVIRA IÑURRIETA AZKARRAGA
Elorrioko emagin honek 2.400 umeri baino gehiagori
lagundu zien jaiotzen.
1895ean jaio zen Bartzelonan, bere familia bertan bizi baitzen, lana dela-eta. Espainiako geografiako zenbait lekutan egon ondoren, Donostiara ezkondu zen. Hiri horretan, emagin-bokazioa sortu zitzaion mediku bati erditze batean lagundu zionean.
Gerra Zibilaren hasieran, familia Elorriora joan zen, bere amaren jaioterrira, alegia. Elorrion, berehala jakin zuten emagin aditua zela, eta guztien esanetan eraginkorra bezain maitekorra zen zerbitzua eskaintzen hasi zen. Bere arduraldiaren ondorioz uste baino harago joan zenez, askotan neskame-lanak ere egiten zituen, edo etxera joan gabe ematen zituen zenbait egun, erditu osteko zailtasunengatik ama artatu behar zuelako, “saskitxoa” jaioberria janzteko arropaz bete behar zuelako edo ezbeharren batengatik umeren bat bataiatu behar zuelako.
Elorrion, gutxi gorabehera 2.400 umeri lagundu zien jaiotzen. Bitxikeria moduan aipatu behar dugu artatu zuen lehenengo erditzean jaiotako neskatoari Ignacia izena jarri ziotela; eta azken erditzean jaiotako mutilari, Ignacio.
1976ko ekainaren 27an, merezitako omenaldia eskaini zion Elorrioko herriak. “Emagina” hunkitu egin zen, eta malko bat edo beste bota zuen. Lau urte geroago hil zen, 85 urte zituela.
Antzeko Artikuluak
Santa closed
Estatu Batuetatik hartutako beste tradizio bat da black Friday deritzoguna, gabonetako erosketen denboraldiaren hasiera ez ofiziala markatzen duen ekitaldi komertziala da hau.Ostiral Beltza" terminoa 1960ko hamarkadan sortu zen Filadelfian. Polizia-agenteek Gabonetako...
Elorrioko diaspora
Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.Orain, XXI. mendean, eta...
Santa Ana komentuak 325 urte betetzen ditu.
XVII. mendearen amaieran sortu zen, Ermutik etorritako mojak hartzeko. Gaur egun, komentuan 10 moja daude; horietako bi bertakoak dira, eta beste zortziak Kenyarrak.Bere eguneroko errutina goizeko sei eta erdietan hasten da, mojak korura joaten direnean, arrosarioa...