ALEJANDRO GOIKOETXEA OMAR
Burdin Hesiko traidorea eta Talgo trenaren diseinugileetako bat.
1895eko martxoaren 23an jaio zen Elorrion. Burdin Hesiaren eraikuntzako zuzendaria izan zen. Burdin Hesi hori defentsa gotortua zen, eta Bilbo inguruko mendiak zeharkatzen zituen, Espainiako Gerra Zibilean gudaroste frankistek aurrera egin zutenean babestuta egon zedin.
1937. urtean, ihes egin zuen, beste bandora joan zen eta oso agiri garrantzitsuak eraman zituen berarekin: itxuraz trinkoak ziren bunkerren, posizioen eta lubakien plano zehatzak, zehaztasun zorrotzez markatutakoak euskal ingeniariak egin zituen krokisetan. Horri guztiorri esker, gudaroste frankistak sartu ziren Bizkaiko hiriburuan.
TALGOA
1938an, Talgo izeneko trena diseinatzen eta prestatzen hasi ziren. Ingeniari berritzailea izan zen bere sasoian. Luzaroan lan egin zuen La Roblako trenean, eta bere ideiek trenen pisua arintzea zeukaten helburu, kontsumoa murrizteko eta abiadura areagotzeko. Gaur egun, salgaien edukiontzi bidezko garraioa edo abiadura handiko tren arinak bat datoz arintzeko ideia horrekin.
Alejandro Goikoetxea Madrilen hil zen 1984ko urtarrilaren 30ean, 89 urte zituela.
Antzeko Artikuluak
Korrika 2026
Korrika AEKk antolatutako euskararen aldeko lasterketa da. Euskal Herri osoa zeharkatzen du eta bi helburu dauzka: alde batetik, euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea, eta, bestetik, AEKren euskara zentroetan lan hori egunero egiteko dirua biltzea.1980an Oñati...
Santa closed
Estatu Batuetatik hartutako beste tradizio bat da black Friday deritzoguna, gabonetako erosketen denboraldiaren hasiera ez ofiziala markatzen duen ekitaldi komertziala da hau.Ostiral Beltza" terminoa 1960ko hamarkadan sortu zen Filadelfian. Polizia-agenteek Gabonetako...
Elorrioko diaspora
Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.Orain, XXI. mendean, eta...