Valentin Berrio Otxoa
Elorrioko patroia eta Bizkaiako patroi ordea.
1827ko otsailaren 14an, Elorrioko hiribildu bizkaitarrean jaio zen. 15 urte zituela, apaiz izan nahi zuela esan zion aitari, baina familiaren ekonomia ez zen batere ona, eta aroztegian lan egiten geratu behar izan zuen. Hiru urte eman zituen horrela, harik eta 1845eko udazkenean Logroñoko seminarioan sartu zen arte.
Bi urtez, zeregin apostolikoak egin zituen seminarioan, zuzendari izpiritual moduan eta hiriko zenbait parrokiatan. Oso alaia zenez eta gainerakoekin gorputz eta arimaz aritzen zenez, bere fededunak bete-betean preziatzen eta balioesten hasi ziren.
Cadizera joan ziren Manilarako itsasontzia hartzeko, eta, sei hilabetez hizkuntza annamdarra ikasten egon ostean, fedea aditzera ematera joan ziren Tonkinera, gaur egungo Vietnamera, alegia.
Amari gutunak idatzi zizkion, euskaraz, zer gertatzen zen azaltzeko. Salatu eta atxilotu egin zuten, emaitza ere ezaguna zen: heriotza-zigorra. 1988an kanonizatu zuten Vietnamgo beste 116 martirirekin batera.
Gaur egun uztailaren 4an ospatzen da Elorrion Berrio Otxoa eguna bere omenez eta Santa Ana komentuan museoa du.
Antzeko Artikuluak
Santa closed
Estatu Batuetatik hartutako beste tradizio bat da black Friday deritzoguna, gabonetako erosketen denboraldiaren hasiera ez ofiziala markatzen duen ekitaldi komertziala da hau.Ostiral Beltza" terminoa 1960ko hamarkadan sortu zen Filadelfian. Polizia-agenteek Gabonetako...
Elorrioko diaspora
Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.Orain, XXI. mendean, eta...
Santa Ana komentuak 325 urte betetzen ditu.
XVII. mendearen amaieran sortu zen, Ermutik etorritako mojak hartzeko. Gaur egun, komentuan 10 moja daude; horietako bi bertakoak dira, eta beste zortziak Kenyarrak.Bere eguneroko errutina goizeko sei eta erdietan hasten da, mojak korura joaten direnean, arrosarioa...