San Juan gaua
San Joan gaueko ospakizunak udako solstizioarekin, Ipar hemisferioan, erlazionatutako ospakizun paganoan du jatorria. Udako solstizioa urteko egunik luzeena eta gau laburrena dugun garaia da. Egun hori ekainaren 21a edo 22a izaten da; gaur egun, erlijio katolikoa dela eta, ekainaren 24an ospatzen da San Juan Bautistaren omenez.
Europako herrialde ugaritan ospatzen da suarekin udako solstizoaren gaua; hala nola: Espainia, Portugal, Finlandia, Estonia, Dinamarka, Gales, Eskozia, Irlanda, Inglaterra e.a. Hedadura hau ikusita, erritual honen jatorria Europan antzinako kultura indoeuroparretik datorrela esan daiteke.
Euskal Herrira, ziurrenik, zeltek ekarriko zuten erritual hau orain dela 3000 urte inguru. Geroztik gure ohituretan barneratua iraun du, baina kristautasunak bereganatu eta egokitu egin zuen, beste zenbait ospakizun pagano lez, eta gaur egun San Joan Bautista saindu katolikoaren egunarekin batuta ospatzen da.
Ohitura ezagunena, baserri atarian eta herriko plazetan sua piztea da. Bertan erretzen dira zuhaitz adar eta traste zaharrak, garbikuntza-berrikuntza sinesmenekin, jai giroan ospatzen den gau magikoan. Tradizioak dionez, su horrek fenomeno naturalen aurkako doain babeslea du eta su-garretatik ateratzen den keak zenbait gaixotasun sendatzen ditu.
Antzeko Artikuluak
Korrika 2026
Korrika AEKk antolatutako euskararen aldeko lasterketa da. Euskal Herri osoa zeharkatzen du eta bi helburu dauzka: alde batetik, euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea, eta, bestetik, AEKren euskara zentroetan lan hori egunero egiteko dirua biltzea.1980an Oñati...
Santa closed
Estatu Batuetatik hartutako beste tradizio bat da black Friday deritzoguna, gabonetako erosketen denboraldiaren hasiera ez ofiziala markatzen duen ekitaldi komertziala da hau.Ostiral Beltza" terminoa 1960ko hamarkadan sortu zen Filadelfian. Polizia-agenteek Gabonetako...
Elorrioko diaspora
Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.Orain, XXI. mendean, eta...