Manuel Plácido de Berriozabalbeitia
Elorrioko “Maitasunaren Iturria”ren sortzailea eta haren mezenas handiena.
Manuel Plácido de Berriozabalbeitia (Elorrio 1775 – Madril 1850) Berriozabaleta auzoko Berriozabalbeitia baserrian jaio zen. Ikasketak amaitu ondoren, Peruko Administrazioan lortu zuen lanpostua, eta, bertan, lan-ibilbide arrakastatsua egin zuen.
Penintsulara itzuli ostean, 1828. urtean, bere ondasunak administratu eta familiari lagundu zion. 1832tik 1833ra, iturriranzko bidearen ezkerraldean kokatutako jauregia eraiki zuen. Lehenengo obra hori asmo handiagoko beste proiektu baten hazia izan zen. Hartara, jauregiaren ostean, Berriozabaletako iturria edo Maitasunaren iturria eraikitzea eta zimenduetatik berreraiki zuen Santa Katalina baseliza zaharra lekualdatzea erabaki zuen.
Manuel Plácidok lanak ordaindu zituen, baina, horrez gain, osteko ekarpen handiak ere egin zituen, behar den moduan artatuta egon zitezen. Ageri-agerikoa zen indianoak interes zein izpiritu landu bezain ilustratua zeukala, bere herrikideen bizi-baldintzak hobetu nahi zituela, jaiotza-leku izandako auzunearen itxura formala duindu nahi zuela eta bere oroimen ona betikotu nahi zuela.
Antzeko Artikuluak
Korrika 2026
Korrika AEKk antolatutako euskararen aldeko lasterketa da. Euskal Herri osoa zeharkatzen du eta bi helburu dauzka: alde batetik, euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea, eta, bestetik, AEKren euskara zentroetan lan hori egunero egiteko dirua biltzea.1980an Oñati...
Santa closed
Estatu Batuetatik hartutako beste tradizio bat da black Friday deritzoguna, gabonetako erosketen denboraldiaren hasiera ez ofiziala markatzen duen ekitaldi komertziala da hau.Ostiral Beltza" terminoa 1960ko hamarkadan sortu zen Filadelfian. Polizia-agenteek Gabonetako...
Elorrioko diaspora
Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.Orain, XXI. mendean, eta...