Elorrioko ofizioak
1356an, Bizkaiko jaunak, On Tello kondeak, Elorrioko hiribildua sortu zuen bi helbururekin: defentsa moduan erabiltzea eta merkataritza sustatzea.
Hiribildu berrian nekazaritzak zeresana izaten jarraitu zuen arren, bertako biztanleen bizibidea ez zen lurraren eraginpean egon, artisauak eta merkatariak zirelako, gehienbat. Gremioetan antolatutako lanbideak zeuden; hala nola, zurginak, harginak, saskigileak, larru-zurratzaileak, upelgileak, ehuleak edo ikazkinak. Hala ere, guzti-guztien artean, olagizonak eta errementariak ziren hiribilduko kontzejuan garrantzi sozial, ekonomiko eta politiko handiena eduki zutenak.
Burdinaren artisautza burdinaren industria bihurtu zen, eta burdinoletan manufakturatutako produktuak tokiko kontsumorakoak ez ezik, penintsulako, Europako eta Amerikako hainbat lekutara esportatzen hasi ziren, urteen joan-etorrian. Hartara, hiribildua sorrarazi zuen ibilbide komertziala sustatzeko helburua bete zen.
XV.mendearen amaieratik eta XVI. nahiz XVII. mendeetan, Elorrioko hiribilduak zeresan handia izan zuen arma zurien zein su-armen ekoizpenean. Litekeena da jarduera horrek tokiko burdinolen euren hastapenetan izatea jatorria.
Antzeko Artikuluak
Korrika 2026
Korrika AEKk antolatutako euskararen aldeko lasterketa da. Euskal Herri osoa zeharkatzen du eta bi helburu dauzka: alde batetik, euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea, eta, bestetik, AEKren euskara zentroetan lan hori egunero egiteko dirua biltzea.1980an Oñati...
Santa closed
Estatu Batuetatik hartutako beste tradizio bat da black Friday deritzoguna, gabonetako erosketen denboraldiaren hasiera ez ofiziala markatzen duen ekitaldi komertziala da hau.Ostiral Beltza" terminoa 1960ko hamarkadan sortu zen Filadelfian. Polizia-agenteek Gabonetako...
Elorrioko diaspora
Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.Orain, XXI. mendean, eta...