Martxoak 31
1937ko martxoaren 31an Soriatik abiatu eta Durangaldera sartu ziren Italiar Aviazione Legendaria hegazkinek Elorrio bonbardatu zuten, Durangogaz batera, 8:30 inguruan, herri biak suntsitu zituzten.
Bonbardaketekin, Arrasatera eta Elgetara zihoazen errepide nagusiak txikitzea zuten helburu.
Durangon ez bezala, Elorrion bonbak ez ziren, ez elizan, ez komentuan erori. Beraz, horrek guztiak hildako gutxiago egotea ekarriko zuen. Dakigunez, 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketan zazpi herritar hil ziren.
Elizako koro azpia bilakatu zen herriko babesleku nagusia. Bonbardaketa bizi izan zuten testiguek diote bazekitela aire erasoren bat jasotzeko arriskua zegoenean babesleku horietara joan behar zutela, eta martxoaren 31an hori egin zuten.
Frontearen mugan zegoen herria zen Elorrio eta gerratik ihesi zetozen hainbat gipuzkoar errefuxiatu hartu behar izan zituen. Beraz, argi dagoena da, Mola jeneralaren aginduz, martxoaren 31ko bonbardaketagaz herriak fronteagaz zuen lotura apurtzea gura zutela italiar faxistek.
Antzeko Artikuluak
Korrika 2026
Korrika AEKk antolatutako euskararen aldeko lasterketa da. Euskal Herri osoa zeharkatzen du eta bi helburu dauzka: alde batetik, euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea, eta, bestetik, AEKren euskara zentroetan lan hori egunero egiteko dirua biltzea.1980an Oñati...
Santa closed
Estatu Batuetatik hartutako beste tradizio bat da black Friday deritzoguna, gabonetako erosketen denboraldiaren hasiera ez ofiziala markatzen duen ekitaldi komertziala da hau.Ostiral Beltza" terminoa 1960ko hamarkadan sortu zen Filadelfian. Polizia-agenteek Gabonetako...
Elorrioko diaspora
Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.Orain, XXI. mendean, eta...