Inauteriak
Inauteriak, ihauteak, ihoteak edo haratusteak mundu osoan zehar neguaren bukaera aldera ospatzen diren jaiak dira. Euskal Herrian zaratarekin lurra esnatzeko deia zegoela uste izan da.
Ihauteri ohituerak eta pertsonaiak, hain zuzen ere, aipatu bezala, kristautasuna ailegatu aurretik udaberriko ekinozioaren ospakizunekin zerikusia dute.
Gaur egun, bi inauteri mota ospatzen dira Euskal Herrian. Alde batetik, ospakizun tradizionalei eta mitologiari lotuago daudenak, eta bestetik, modernoagoak.
Inauteri tradizionalak, natura eta antzinako ohiturekin erlazionatuta daude. Hasieran, artzain eta baserritarrak animalien larruekin mozorrotzen ziren. Mitologiarekin lotuak zeuden eta, herriaren arabera, hainbat ospakizun egiten ziren. Gaur egun, tradizio horiek errespetatzen jarraitzen dira eta herri batzuk oso ospetsuak egin dira. Lantzeko inauteriak edo Zuberoako maskaradak, adibidez.
Inauteri modernoei buruz hitz-egiten denean, Tolosako Inauteriak dira ospetsuenetarikoak. Inauteri mota honetan, karrozak dira elementu garrantzitsuenak. Kolore eta argiz betetako karrozen desfile bat egiten da, gehienetan musikarekin lagunduta. Tradizioarekin zerikusi gutxiago dauka eta ikusgarriagoak dira. Normalean, urtez-urte aldatzen dira.
Antzeko Artikuluak
Korrika 2026
Korrika AEKk antolatutako euskararen aldeko lasterketa da. Euskal Herri osoa zeharkatzen du eta bi helburu dauzka: alde batetik, euskararen aldeko kontzientziazioa bultzatzea, eta, bestetik, AEKren euskara zentroetan lan hori egunero egiteko dirua biltzea.1980an Oñati...
Santa closed
Estatu Batuetatik hartutako beste tradizio bat da black Friday deritzoguna, gabonetako erosketen denboraldiaren hasiera ez ofiziala markatzen duen ekitaldi komertziala da hau.Ostiral Beltza" terminoa 1960ko hamarkadan sortu zen Filadelfian. Polizia-agenteek Gabonetako...
Elorrioko diaspora
Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.Orain, XXI. mendean, eta...