Santa closed
Estatu Batuetatik hartutako beste tradizio bat da black Friday deritzoguna, gabonetako erosketen denboraldiaren hasiera ez ofiziala markatzen duen ekitaldi komertziala da hau.
Ostiral Beltza” terminoa 1960ko hamarkadan sortu zen Filadelfian. Polizia-agenteek Gabonetako erosketak hasteko Esker Emate egunaren ondoren hirira iristen ziren erosleen eta trafikoaren kaosa eta pilaketak deskribatzeko erabiltzen zuten.
Geroago, 80ko hamarkadan, bira positiboa eman zitzaion terminoari: beren finantzak “zenbaki gorrietan” (galerak) egotetik “zenbaki beltzetan” (irabaziak) egotera igaro ziren urtearen unea zen, salmenta-bolumen handiari esker.
Gaur egun multinazioal handienak “beherapenak” egiten dituzte azaroko azken asteburu honetan, berriz ere, herriko komertzio txikia kaltetuz. Hau honela, Elorrioko Merkatarien Elkarteak Santa Closed delako deialdi/leloa sortu du saltoki erraldoi hauetan erosi beharrean herriko denda txikietan erostera bultzatzeko asmoz. Herriak bere saltoki txikiak eta esentzia galtzea nahi ez badugu, gure aldetik ale txikitxo bat jartzea dagokigu herritarroi.
Antzeko Artikuluak
Elorrioko diaspora
Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.Orain, XXI. mendean, eta...
Santa Ana komentuak 325 urte betetzen ditu.
XVII. mendearen amaieran sortu zen, Ermutik etorritako mojak hartzeko. Gaur egun, komentuan 10 moja daude; horietako bi bertakoak dira, eta beste zortziak Kenyarrak.Bere eguneroko errutina goizeko sei eta erdietan hasten da, mojak korura joaten direnean, arrosarioa...
Euskal bola jokoa
Elorrioko bolatokiak Argiñeta eta San Lorentzo landa-auzoetan daude, eta auzo horietako jaietan jokatzen dute. Argiñetakoak abuztuko lehenengo asteburuan egiten dira; eta San Lorentzokoak, abuztuaren 10ean, hau da, izar-euriaren edo perseida-euriaren egunean.Bizkaian,...