Elorrioko armarri gehienek zerikusia daukate udalerriko landa-inguruneetan kokatuta dauden eraikinetako armarrietan ere agertzen diren abizenekin. Bertan, hain zuzen ere, familiaren jatorrizko oinetxea dago kokatuta.

 

Oinetxeari buruzko datu hori garrantzitsua da, garai hartan adierazi egin nahi zuelako bertako jabeek bazutela euren arbasoen jatorri bizkaitarra eta euren odolaren “garbitasuna” egiaztatzerik (hau da, ez zeukala inolako odolkidetasunik ez mairuekin, ez juduekin, ezta federa itzulitakoekin ere). Gaur egun erabat arrazista izan arren, garai hartan betekizun hori betetzen zutenei kapare-maila soziala esleitzen zieten. Gainera, kapareak zirenez, zerga-salbuespenak lortzen zituzten, eta armarria ere eduki zezaketen, kapare guztiek halakorik ez zuten arren. Armarri heraldikoak haien jabeen nortasunari, iraganari eta maila sozialari buruzko informaziorako elementuak dira benetan.

Bizkaiko udalerri guztietatik, Elorrio da armarri heraldiko gehien dituena, 69, hain zuzen ere. Horietatik, 38 hirigunean daude eta 31 lanada inguruetan.

 

logo-elorrio-turismo
Elorrio

Antzeko Artikuluak

Elorrioko diaspora

Asko izan ziren iraganean bizimodu hobe baten bila Elorriotik emigratu behar izan zutenk. Familia batzuk hegoaldera abiatu ziren Cadiz eta Sevilla bezalako hirietara, baina pertsona batzuek urrutirago ere bidaiatu behar izan zuten, Ameriketara.Orain, XXI. mendean, eta...

read more