ESKUPILOTA
Erremintarik gabe jokatzen da, larruzko pilotari zuzenean ematen zaiolako esparatrapuz eta oihalez babestutako eskuaz.
Eskupilota kirol unibertsala da, eta Euskadin tradizioa da kirol hori egitea. Euskal herritarren meritu handiena izan da jokoa euren ezaugarrietara egokitu izana, aldaketa ugari egin dituztelako eta jokorako modalitate, instalazio eta material berriak sortu dituztelako.
Oro har, bi jokalarik edo bina jokalariko bi taldek parte hartzen dute. Talde bakoitzak bere kolorea izan ohi du, gorria edo urdina. Jokoari dagokionez, jokalariek pilota “frontisa” izeneko hormaren kontra jaurtitzen dute txandaka, harik eta tantoa lortu arte. Jokoa bera pilotalekua izeneko kantxan garatzen da. Elorrion, herriko plazan bertan dago pilotalekua. Zatoz eta bisitatu.
Kirolak hiribilduan izan duen tradizioa hain handia izan denez, 1960. urtean kale berean (Errekakalean) jaio eta bizi izan ziren 3 txapeldun izan zituen Elorriok, kategoria desberdinetan: Hilario Azkarate, Felipe Lejarazu eta Jose Antonio Álvarez.
Elorrioko jai nagusietan (Ferixa Nagusikoak) eta Berrio-Otxoaren Egunean (uztailaren 4an) miretsi ahal izango duzu ikuskizun hau.


Antzeko Artikuluak
Elorrioko Heraldika
Elorrioko armarri gehienek zerikusia daukate udalerriko landa-inguruneetan kokatuta dauden eraikinetako armarrietan ere agertzen diren abizenekin. Bertan, hain zuzen ere, familiaren jatorrizko oinetxea dago kokatuta. Oinetxeari buruzko datu hori garrantzitsua...
GURUTZONDOAK ELORRION
Elorrioko gurutze multzoa Euskal Herriko ugariena da gaur egun. Euskal Autonomia Erkidegoko inbentarioan bilduta dauden gurutzeen ehuneko hamar osatzen du. Bederatzi gurutze daude gaur egun Elorrion. XVI. mendeko lanak dira guztiak eta Kurutziagakoa izan ezik, gotiko...
EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA. M8
1975. urtean Nazio Batuen Erakundeak Emakumeen Nazioarteko egun izendatu zuen martxoaren 8a. Urte batzuk atzera egin behar dugu, 1917.urtera hain zuzen ere, Emakumearen Nazioarteko Egunaren jatorria aurkitzeko. Urte hartan, martxoaren 8an Errusiako emakumeak greba...