Besaide
Mendia

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren topagunea

Besaide mendi txikia da. Udalatx eta Anboto artean dago, itsas mailatik 564 metroko altitudean. Leku berezia da, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabak bertan bat egiten dutelako. Hiru lurralde horiek lotzen dituen harria aurkituko dugu horren lekuko.

Topagune horretan bertan eraiki da Mendigoizale Desagertuaren Monumentua. Pueyo arkitektoak eraikia 50eko hamarkadan, Euskal Herriko Mendi Elkartearen eskariz. Hortik metro gutxitara, eskaileretan behera, 1990eko beste monumentu bat ere topatzen dugu, Yoshin Ogata artista japoniarrarena, alegia.​ Besaideren irudirik ospetsuena dela esan genezake.

Besaide mendiak Arrazolako bailara ixten du, eta, mendipean, kobre-meategiak ustiatu izan dira Arrasateko Santa Ageda auzoa zeharkatzen duen Deba ibaiaren aldetik.​

Besaide harria

IBILBIDEAREN IRAUPENA

  • Elorriotik: 1h 20 min inguru
  • Arrazolatik: 1h inguru
Elorrio

BESAIDERA NOLA HELDU

ELORRIOTIK BESAIDERA

Txangoa Elorrioko saihesbidearen goiko biribilgunean hasten da (industrialderako irteera hartuta). Bertan, porlanezko mendi-bidea dago: Besaiderako seinalea ikusiko dugu eta ordubete eskasean Memaiaranzko (0h 55′) saihesbidera iristen da. Gero, bidegurutzeraino jaisten da, eta, bertan, GR-123 ibilbide luzearekin eta Udalatxera igotzeko ibilbidearekin (1h 05′) egiten du bat.

​Mendi-bide nagusitik jarraituz gero, Besaideko iturrira helduko gara berehala. Zenbait metro aurrerago, ezkerreko bidea hartuta gailurreraino nahiz monumenturaino igoko gara (1h 20′).​

Besaide ikuspegia

KANPAZARRETIK BESAIDERA

Kanpanzarreko atsedenlekuaren aurrean, errepidearen beste aldean,  lurrezko mendi-bidea hasten da. Egurrezko baliza bat ikusiko duzu, Besaiderantz doana.

GR-121 ibilbide luzeko markak jarraituz gero, Udalatx mendiko magalak zeharkatzen dituen osteratxo eroso honi emango diogu hasiera. Bertan eremu zabalak, pagadi zoragarriak eta alertze-sailak miretsi ahal izango ditugu, tarteka. Ordubete eskasean, artadi itxiak estalitako muinoko oinaldera iritsiko gara. Gailurrean Santa Luzia baseliza dago eta aterpe irekia du. Atearen gaineko horma-hobiak harriz landutako Andre Mariaren irudia gordetzen du.​

Metro gutxira, mendiko postontzi txikia dago. Bertatik Elorrioko eta inguruko bista zoragarriez gozatu ahal izango dugu. Mendi-bidetik jarraituz gero, bidegurutzera helduko gara. Besaideko gailurrera iristeko norantz egin behar dugun adieraziko digu han seinale batek.​

Arrazolatik Besaidera

ARRAZOLATIK BESAIDERA

Oso txango egokia da familiarekin joateko eta umeak ere Besaidera igotzeko.

Ibilbidearen hasieran, aparkalekua eta hamaiketakorako gune estalia daude. Ordubeteko igoera erraza eta irisgarria da.​

Herri barroko estiloko San Roke baselizaren ondotik igaroko gara. 1904ko otsailaren 1ean ireki zen trenbidearen aztarnak ikusiko ditugu. El Topetik (lehengo geltokiaren izena) Apatamonasteriora zihoan meatzaritzako trenbide estuko trena zen. Durango-Elorrioko trenarekin egiten zuen lotunea hantxe. 1925. urtera arte Arrazolako meategietatik erauzitako burdin mea, beruna eta kobrea garraiatu zituen tren hark eta 1950ean zerbitzua eten zen arte, baita bidaiariak eta egurra ere. “Aurrera” zen lurrunezko tren-makinaren izena.

elorria

Informazioa Zabalduz…

Elorrio

Beste proposamen batzuk…

ELORRIOKO MENDIAK

Intxorta, Udalatx eta Erdella

TRENBIDEAREN IBILBIDEA

Elorrioko tren zaharraren naturbidea.

Elorrioko Naturbideak Ibilaldiak Paseos

NATURBIDEAK

Elorrioko auzoak oinez ezagutzeko ibilbideak

Arrazolako Bide Berdea

ARRAZOLAKO BIDE BERDEA

Apatamonasterio – Arrazola ibilbidea

elorria
logo-elorrio-turismo

NEGUKO Ordutegia

Irailaren 1etik - maiatzaren 31ra

Astelehena: itxita
Asteartetik Ostiralera:
10:00 - 14:00
Larunbata eta jai egunak:
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
Igandea: 10:00 - 14:00

TURISMO BULEGOA

Berrio-Otxoa kalea, 1
48230 Elorrio (Bizkaia)

SARE SOZIALAK

Turismo Etikoa Euskadi
×