Egun bat

Elorrion

Elorrio

EGUN 1 ELORRION

Egun bat osorik ematera etorriko zarete Elorriora. Herria prest dago hemendik alde egindakoan, herria ezagutu duzuela esan dezazuen.

Alde batetik, enpresa pribatuen eskaintza duzue. Herriko eragileak, deitzen diegu, herri dinamikoa sortzen nagusiak direlako: turismo aktiboan aritu, baserri mundura gerturatu, txakoli dastaketa bat, Berrio-Otxoaren bizitzan sakondu,… Interes desberdinentzako aukerak daude herrian: umeekin egiteko, lagun-koadrilan, erlijio-turismozaleentzat,…

Zure bisita prestatzen ari zarenean, ez ahaztu tarte bat aurreikustea eguerdiko mokadutxoa hartzeko. Lotura honetan ikusi taberna aukerak. 

Alde zaharreko monumentuak eta historia zehaztasunak ezagutzeko, audiogida gomendatzen dizugu. Turismo bulegoan hartu ahal duzue edo hemen zeuen telefonoetara jaitsi.

Bazkaltzeko ordua iritsi bazaizu, eskuineko laukian klikatuz, jatetxeen aukerak aurki ditzakezu. 

Turismo bulegora hurbildu zaitez. Ikusi(ko) duzunari buruzko publikazioak dituzu edo oroigarri aukera zabala ere bai. Eta mapak eta gidak dohainik, jakina: ibilbide desberdinak, gurutzeen jakingarriak, monumenturik garrantzitsuenak…

Bertatik kilometro eta erdira dago Argiñetako nekropolia. Ezinbestekoa, Elorriora etortzen zaren lehenengo aldian. Eta gainerakoetan ere bai. Zergatik ez? Urteko sasoi desberdinen xarmak gozatzeko.

Atseden ordua heltzen bazaizu bertan, bilatu ohe bat eta lasai egin lo, bapo edo neurriz afaldu ondoren. Zeuk aukeratu!

JATORDURAKO...

Elorrion tabernak eta jatetxeak dituzu bai pintxoak, zein razioak, menuak edo kartara jateko.

LO EGITEKO...

Ezagutu Elorrion eskuragarri dituzun ostatu eta hotelak.

elorria

Informazioa Zabalduz…

Elorrioko Planoa

Monumentu multzoa

Audiogida Zerbitzua

Alde Zaharretik ibilbidea zure kaxa egiteko

Info Praktikoa

Zure bisita antolatzeko

Elorrio

Beste proposamen batzuk…

IBILBIDE HISTORIKOA

Elorrioko historian zehar

Ibilbide historikoa elorrio

GURUTZEEN BIDAIA

Gurutzeen ibilbidea Elorriotik

gurutzeen bidaia cruceros elorrio
Elorrioko Naturbideak Ibilaldiak Paseos

NATURBIDEAK

Elorrioko auzoak oinez ezagutzeko ibilbideak

Argiñeta nekropolia

ARGIÑETAKO NEKROPOLIA

Bizkaiko arkeologiaren lehen mailako ondarea

elorria
logo-elorrio-turismo

UDAKO Ordutegia

Ekainaren 1etik - irailaren 15era

Astelehena: itxita
Asteartetik ostiralera:
10:30 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
Larunbata eta jai egunak:
10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
Igandea: 10:00 - 14:00

TURISMO BULEGOA

Berrio-Otxoa kalea, 1
48230 Elorrio (Bizkaia)

SARE SOZIALAK

Turismo Etikoa Euskadi
×