2 egun

Elorrion

Elorrio

2 EGUN ELORRION

Lehenengo eguna:

  1. Lehenengo eta behin, ezagutu ezazu naturan zehar gozatzeko Elorrioren eskaintza zabala. 
  2. Ibilaldiaren ostean, bazkari eder bat.
  3. Ezin duzu eguna amaitu ALDE ZAHARrean paseotxo bat egin gabe. Ikusiko duzu 1356an hiribildua sortu zeneko egitura bera duela: plazan abiatzen diren bi kale “luze”ak (Errekakale eta Kanpokale) eta trabeseko kantoi batzuek zeharkatzen. Eskema bat diseinatu ostean, banatu ziren espazioak etxeak eraikitzeko (bakoitza bere baratzarekin). Eta harresiz inguratu zuten eremu hori. Hiribilduan bertan, plazara irteten zarenean eta baita errabaletan ere jauregi asko ikusiko dituzu, Elorrio hain ospetsu egiten dutenak. Ez da gutxiagorako ere, asko, kalitate onekoak eta estilo arkitektoniko desberdinetakoak direlako. Eta eremu horretatik urrundu gabe, Bizkaiko gurutze multzo handiena eta baliotsuena duzu.

Plana intereseko ikusten baduzu, hartu audiogida turismo bulegoan eta antolatu ibilbidetxoa zeure denbora eta interesaren arabera.

    Kaletarrak Bisita Gidatua Elorrio

    JATORDURAKO...

    Elorrion tabernak eta jatetxeak dituzu bai pintxoak, zein razioak, menuak edo kartara jateko.

    LO EGITEKO...

    Ezagutu Elorrion eskuragarri dituzun ostatu eta hotelak.

    Bigarren eguna:

    1. Alde batetik, enpresa pribatuen eskaintza duzue. Herriko eragileak, deitzen diegu, herri dinamikoa sortzen nagusiak direlako: turismo aktiboan aritu, baserri mundura gerturatu, txakoli dastaketa bat, Berrio-Otxoaren bizitzan sakondu,… Interes desberdinentzako aukerak daude herrian: umeekin egiteko, lagun-koadrilan, erlijio-turismozaleentzat…
    2. Zure bisita prestatzen ari zarenean, ez ahaztu tarte bat aurreikustea eguerdiko mokadutxoa hartzeko. Lotura honetan ikusi taberna aukerak. Eta, beste honetan, bazkaltzeko aukerak.
    3. Turismo bulegora hurbildu zaitez. Ikusi(ko) duzunari buruzko publikazioak dituzu edo oroigarri aukera zabala ere bai. Eta mapak eta gidak dohainik, jakina: ibilbide desberdinak, gurutzeen jakingarriak, monumenturik garrantzitsuenak…
    4. Bertatik kilometro eta erdira dago Argiñetako nekropolia. Ezinbestekoa, Elorriora etortzen zaren lehenengo aldian. Eta gainerakoetan ere bai. Zergatik ez? Urteko sasoi desberdinen xarmak gozatzeko.

    elorria

    Informazioa Zabalduz…

    Audiogida Zerbitzua

    Alde Zaharretik ibilbidea zure kaxa egiteko

    Info Praktikoa

    Zure bisita antolatzeko

    Elorrio

    Beste proposamen batzuk…

    IBILBIDE HISTORIKOA

    Elorrioko historian zehar

    Ibilbide historikoa elorrio

    GURUTZEEN BIDAIA

    Gurutzeen ibilbidea Elorriotik

    gurutzeen bidaia cruceros elorrio
    Elorrioko Naturbideak Ibilaldiak Paseos

    NATURBIDEAK

    Elorrioko auzoak oinez ezagutzeko ibilbideak

    Argiñeta nekropolia

    ARGIÑETAKO NEKROPOLIA

    Bizkaiko arkeologiaren lehen mailako ondarea

    elorria
    logo-elorrio-turismo

    UDAKO Ordutegia

    Ekainaren 1etik - irailaren 15era

    Astelehena: itxita
    Asteartetik ostiralera:
    10:30 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
    Larunbata eta jai egunak:
    10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00
    Igandea: 10:00 - 14:00

    TURISMO BULEGOA

    Berrio-Otxoa kalea, 1
    48230 Elorrio (Bizkaia)

    SARE SOZIALAK

    Turismo Etikoa Euskadi
    ×